Gure lekukotasuna (Errobi).wmv

2011-12-10
ERROBI BIZI BIZIAN 1978 Gure lekukotasuna Zuen aurrean, Jaun-andereak, Ibiltzen gara askotan... Bozkarioa ezarri nahiz Denen gogo-bihotzetan! Baina giroa, Ez dago naski, Alitzeko denboretan... Oraindik ere Euskal Herria Ari baita negarretan! Ez dugu segur Gauza haundirik Herriari eskaintzeko... Bakar-bakarrik Zenabit olerki Hemen zuei kantatzeko. Guk ere zinez, gure Herria asko maite dugulako, Eta kantuaz, Gure moldean, Nalazbait zerbitzateko... Badakigu bai, kantuaz beste, nahi duela Herriak.... Baina ez dira Denontzat berdin Iraultzaren iturriak. Bakoitzak beraz Bere sailean, Ezar ditzala harriak... Elkarren lanak, Ongi uztartuz, Altxatzen dira etxeak! Etxe batean Nork ez du maite, Beti kantuz ari dena? Baina kantua, Ez da ez aski, Egin behar ere lana! Gaurko kantu hau Izan dadila, Gure lekukotasuna... Burruka gaiten, Irabazteko, Euskadin askatasuna!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak