Hamabi sendabelar eta hamaika jakintza gure tradizioan

2021-08-31
Iraultza Txikien Akanpada egin dute Artean abuztuaren 25etik 29ra bitartean. Bertan izandako hainbat hitzaldiren artean, sendabelarren sekretuak partekatu ditu entzuleekin Garbiñe Larreak. Jakintza eta jario harrigarria erakutsiz, “bide bazterretan” aurkitu daitezkeen hamabi sendabelarren hamaikana propietate aletu ditu: asuna, azeri buztana, plantilla belarra, txikoria, pasmo belarra, berbena... Zertarako diren egokiak (edo arriskutsuak), nola, zenbat denboran eta zein dosian hartu. Belarrekin nola esperimentatu eta modu autogestionatuan ikasi, jakintza herrikoia baliatuz industria farmazeutikoarekiko menpekotasunetik askatzeko. Pasmo belarra “izugarri toxikoa” izanik ere, infusio “minimalistan” hartuta airez transmititzen diren gaixotasun kutsakorren –“pista ematen ari naiz”– aurkako babesa ematen du. Plantilla belarra ligamenduak eta zaintiratuak osatzeko bikaina izateaz gain arnasketa hobetzeko aproposa baita: “Farmazietan eskaintzen dituzten 20 jarabetatik 15ek plantilla belarra dute, eta batzuk belar hori soilik”. http://www.argia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak