GAZTEZULO VIII. BIDEO LEHIAKETA. Nirekin ez nagoelarik

2017-05-26
GAZTEZULO VIII. BIDEO LEHIAKETA. Nirekin ez nagoelarik Gorputzak, izatez artea dira. Zertzeladaz, zertzelada landutako margolanak. Baino margolanen mihisea emakumeen gorputza denean, arte horrek eztanda egiten du. Hain dira anitzak bere gorputzak, hain desberdinak, hain bereziak. Aniztasun horrek gorputzen berezko arte hori eztandarazten du, magia bihurtu. Zertzeladek mila pintzel ezberdinetakoak dirudite, mihiseek mila neurri ezberdinetakoak. Titi borobilak, zorrotzak, ezpain umelak, lehorrak, aluko ile kizkurrak, ile gabeak, behatz laburrak, luzeak, gerri nasaiak, estuak, ipurdi handiak, txikiak. Horrekin, ordea, ez da nahikoa magia egiteko. Emakumeek artea magia bihurtzen badute, berezko arte horrekin gain, artea egiteko duten gaitasunari esker lortzen dute. Beraien ahotsekin. Beraien mugimenduekin. Beraien sentimenduekin. Ideiekin. Magia horrek maitasuna merezi du, ez gorrotoa. Emakumeon maitasuna. Partaideak: Maddalen Omaetxebarria, Mara Olazabal, Naiara Perez, Marcos Sanchez eta Irati Yarza.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak