Mercedesen LAB sindikalgintza aldarrikatzailea #ZureBideLagun

2018-11-15
Laguntzazko sindikalgintzaren aurrean, enpresa defendatzen dutenen aurrean, presio, beldur edota mafiazko mesedeen aurrean, LABen SINDIKALGINTZA ALDARRIKATZAILEA aukeratu: enpresaren abusuzko jokaerei tinko aurre egiten die, maila guztietan salaketak egiteko beldurrik ez du, baina aldi berean plantilaren arazoei konponbideak bilatzeko proposamenak eta ekimenak planteatzen ditu, egunero-egunero txinaurri lana egiten lineetan, protagonismoak bilatu gabe. Horregatik zure babesa eskatzen dizugu: bozka eraginkor bat LABen alternatiba indartsu eta eraikitzailearentzat, gure ordezkaritzak berme guztiak izango baititu. Benetan uste dugu LABek babes handiagoa izanez gero, plantila guztiari hobeto joango zaigula.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak