#EuskalTsunamia Muga kolapsatu dute Katalunyarekin elkartasunez

2019-11-12
'Barraskilo operazioak' hainbat kilometrotako auto pilaketa eragin du Biriatun. 18:00etan Behobiako muga ixtera deitu du Tsunami Demokratikoak, 500dik gora auto atera dira Garberatik Biriaturantz. Euskal Tsunamiak balorazio baikorra egin du: «Gaurkoa bikaina izan da. Kataluniako independentistei laguntzeaz gain, haiek azke urteetan sortutako olatua, nolabait, Euskal Herrira ekarri dugu». «Borroka ez-biolentoaren» aldeko mezua zabaldu du ekinbideak, eta ekitera dei egin du: «Ez gaitezen egon kanpotik deituko gaituen tsunamiaren zain. Gaurkoa salbuespena izan da. Has gaitezen, gizarte justuago bat helburu, euskal errepublikaren alde lanean, eguneroko konpromisoetatik».
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
hilabetea
43
urtea
570