ERRESPETUZKO HARREMANAK GUSTATZEN ZAIZKIGU

2017-11-25
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udalek eta berdintasun batzordeek, elkarren arteko errespetuan oinarritutako harremanen aldeko kanpaina egin du azaroaren 25erako, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunerako. Kanpaina eskualdeko denda, komertzio, taberna, enpresa, elkarte, eragile eta erakunde publiko guztiei bideratu zaie, indarkeriari aurre egitea herritar denon ardura delako. Establezimendu guztietan errespetuzko harremanak gustatzen zaizkigu leloa duten pegatinak banatu dira, mezu positibo batean eskualdeko gune ziur eta konprometituen aldarria lortuz. Helburua argia, egunerokotasunean ematen diren eraso sexisten aurrean prebentzioa egitea eta harreman sanoak bultzatzea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak