EZ DA PERTZEPZIO BAT

2018-02-10
Otsailaren 11 Nazio Batuek sustatzen duten Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu. Egunarekin bat eginez, "Ez da pertzepzio bat" bideoa gauzatu dugu. Ekoizpen honekin bidez salaketa egin nahi baitugu eta esku hartzeko eta batik bat lan egiteko deia zabaldu nahi baitugu. Gizon eta emakumeek eskubide eta aukera berberak izango dituzten gizarte bat lortzeko lanaren aldeko deia. “Ez da pertzepzio bat“ ekoizpena Jose A. Pérez Ledok zuzendu du eta Euskal Herriko Unibertsitatean (https://ehu.eus) grabatu da bertako bost zientzialari eta ikertzaileren parte-hartzeari esker: .- Itziar Alkorta, biokimikaria. .- Arantza Aranburu, geologoa. .- Gotzone Barandika, kimikaria. .- Txelo Ruiz, informatika-ingeniaria. .- Ana Zubiaga, genetista.