Trailerra: "Aurrera Egin Badugu: Jaizkibelen lagunekin solasean"

2021-02-25
Asko hitz egin da Hondarribia eta Irunen Alardearekin gertatzen denaz, gehiegi beharbada. Horrenbeste, ezen benetan entzutea merezi dutenak isilarazteraino iritsi direla asko, tradizioaren plastiko beltzaren azpian. Hori dela eta, Jaizkibel Konpainiak testuinguru bezala Alardearen afera hartuz, Euskal Herriko zenbait emakume esanguratsu omendu nahi izan ditu 'Aurrera egin badugu: Jaizkibelen lagunekin solasean' dokumentalean. Julen Hernandez kazetariak zuzendutako elkarrizketaz osatutako dokumental honetan Jaizkibel Konpainiako egungo kapitaina den Oihana Etxebarrietak, Jaime Altuna konpainiako kideak, Itziar Ituño aktoreak, Kattalin Miner kazetari eta idazleak, Arantxa Urretabizkaia idazleak eta Garbiñe Biurrun epaileak parte hartu dute. Hementxe duzue dokumentalaren trailerra; dokumentala martxoaren 5ean estreinatuko dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak