SPOT: Iraultza Txikien Akanpada

2018-09-13
Irailaren 21ean, ostiralean hasi eta igandera arte Iraultza Txikien Akanpada antolatu dugu Gipuzkoako Zubietan. Zer da? Euskal Herri osoko herritar eta herri mugimenduei dei egiten diegu bertaratzera eta asteburu zoragarri bat pasatzera. Bertan konplizitateak eraiki, elkarrekin hausnartu eta konspiratu, egin dezakeguna irudikatu eta alternatibak praktikan jarriko ditugu. Hala ere, batez ere, adin guztietako herritarrok gozatu egin nahi dugu elkarren konpainian. Bizitza erdigunean jarriko dugu. Eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak