Enirio Doniturrieta pistaren txikizioa

2020-01-09
Pista honen bultzatzaileek, pista baten eraikuntza dela esan ordez mendi-bide baten "egokitzapen" modura saldu digute txikizio hau. Hemen egin dena ez da egokitzapen bat. Lehen 4x4 ibilgailurik pasatzen ez zen tokian 3-4 metro zabalerako PISTA bat egin dute erremolkedun autoak edota kamioiak pasatzeko modukoa. Eta hori guztia mendi babeslean egin dute. Legez lurra mugitu ezin den lekuan eta babesturiko zuhaitzak moztuz: Haginak eta gorostiak. Natura Parkearen helburuak kontutan hartu gabe egindako azpiegitura bat da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak