2020ko HATSAREN POESIA liburuaren aurkezpena Senpereko Larraldean, uztailaren 19an igandean.

2020-08-28
22 garren "Hatsaren Poesia" eguna 2020/07/19 ( Laburpen laburra ) Koronabirus bai edo koronabirus ez? apirilean, Hatsaren Poesia eguna ospatu, edo uztailean ? bost axola, olerkiak intenporalak dira eta ez dute birusarik iresten! 22 garren Hatsaren Poesia egun honeri esker, beste behin batez, gu guziek gure inguramenari, betirako, lekukotasun bat utzi dugu, eta geroan, gu guziek ere, erranen dugu : ah bai ! orroitzen naiz, koronabirusaren urtean nere olerki bat publikatu nuela ! Hori aipatzean pentsatuko dugu ez zela urte hortan koronabirusa izan garantzitsuena guretzat baina bai idatzirik utzi ginuen olerkia . Garai txarrak edo onak jasan , poesia ez da sekulan lokartzen , beti aurrera doa, eta, uste dugu denbora iragan arau gizaki guzien barnean aztarnak uzten dituela, bai hori dugu oraino , noski, 22garren olerki bilduma honen idazle guziek, gaur, frogatu. Sakonetik eskerrak parte hartu duten guzieri, eta partikulazki, Ainara Maia gure erle erregin nagusiari, Maite Ramos, liburuaren azaleko "ur kristaila"ren pintatzaileari, Itziar Gomez Sarasola aurtengo sar hitz maitagarriaren egileari. Goizean, liburua aurkeztua izan zen azpimarratuz 20 bat idazle berri lotu zirela aurreko guzieri. Erran behar da ere beste 150 idazleek parte hartu dutela liburuan, talde olerkiak idatziz (Irungo AEK gau eskola, "Arraiz" eta "Igertu" taldeak , Antigua-Luberri eta Lauaizeta Ikastolak, Piarres Larzabal kolegioa) Datoren urteko liburuaren sar-hitzaren idazlea ere aukeratua izan zen hor, eta, suerteak nahi izan du, hau, Irungo Gau eskolako ikasle bat izanen dela: "Mabel Garcia ". Gero, Antton Kazabonek eta Fito Rodriguez-ek suertedunentzat eskainitako liburuak zozketatuak izan ziren. Aipamen berezienak igorriak izan ziren ere iazko Hatsaren olerki tailerren animatzaileeri: Agurtzane Andueza, Amaia Aranzeta, Itxaro Borda, Eztitxu Irisarri-Egia, Ainara Maia- Urroz , Eukene Lizeaga-Tamayo, Juan Kar Lopez-Mugartza, Sabin Oregi, Maddi Zubeldia eta Auxtin Zamora. Arratsaldean, egiazko edo ez egiazko arteko momento berezi bat egituratua izan zen, lehenik, Sabin Oregik, gure partalier den Txomin Peillen, sentimendu haundiz, aipatu zuen, bere liburuen eta idazteko kemen lerdenaren berri emanez. Azkenean, denen zoriongarri, espektakulo oso bat testoak irakurriz eta abesti berriak kantatuz aurkeztua izan zen. Milesker hor ziren guzieri, bai bereziki , parte hartu duten Artista eta Idazle-irakurleeri: Marisa Arruabarrena-Elizalde, Joseba Aurkerenena, Olatz Azpirotz, Matxalen Bezoz, Eric Dichary, Nicole Etxart, Lucien Etxezaharreta, Joseba Gotzon, Irungo ikasleak (Idoia Genua Alzuri)rekin, Antton Kazabon, Ainara Maia Urroz, Mixel Mendiboure, Fito Rodriguez, Sabin Oregi, Eric Traonmilin, Xabaltx, Gorka Zabala, Leire Zabala-Teilleria, Auxtin Zamora, Joxemari Zendoia. Gora poesia ! hitz beti erreberrituekin, olerkarieri esker, gizakien arima eten gabe ber-sortzen duelako...bai gora poesia ! 'Hatsa' elkartearentzat, Auxtin Zamora Liburua salgai :10 Eurotan Galdera igorri honera: olerkibilduma@sfr.fr (Igortzea postaz)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak