Ikergazte 2021 (Arratsaldeko solasaldia) - Ekainak 9

2021-06-07
16:15- 17:50 Solasaldia: “Ezagutzaren dibulgazioa, ahalduntzeko tresna” Pasa dira beste bi urte, eta ia konturatu gabe IkerGazteren 4. edizioa ate joka dugu berriro ere. Konturatu gabe pasa direla esatea askotxo esatea da, 2020. urtearen hasieratik bizitzen ari garen zurrunbilo hau arrasto ezabaezina uzten ari baita gure gizartean. Badakigu 2021a ere ez dela erraza izango, baina ikergazteok, gora bihotzak eta heldu diezaiogun Gasteizen egingo dugun IkerGazte2021 honi inoizko grina eta ilusio handienaz! 2015.eko 1. edizio hartatik lan asko egin dugu elkarrekin eta erronkak erronka 4. ediziora heldu gara, ez gara ez makalak! 2021eko edizio hau berezia izango dela zalantzarik ez dugu; beste ezeren gainetik topagunea da IkerGazte eta aurrez aurreko topagunea izan dadin gure eskuetan dagoen guztia egingo badugu ere, online egin beharko bagenu ere, IkerGazte2021 egin egingo dugu. IkerGazterik gabeko biurtekorik ezin dugulako irudikatu, jada erreferente garelako. Eta IkerGazterik ez dagoenez zure ekarpenik gabe, UEUren eta Kongresuaren Batzorde zientifikoaren izenean 2021eko ekainaren 9-11an Gasteizen egingo dugun IkerGazte2021era gonbidatzen zaitugu. Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean (https://www.ueu.eus/ikergazte) topatuko duzu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
419
urtea
4179