Euskal Herriko Zinekluben I. Topaketa, Kresalaren eskutik

2019-08-27
Donostiako Kresala Zineklubaren ekimenez, Euskal Herriko Zinekluben I. Topaketa egingo dute irailaren 14an Donostiako Tabakaleran. Gipuzkoako zineklubik zaharrena denak bere gain hartu du gurean aitzindaria den ekimenaren antolaketa, eta zinekluben arteko harremana sustatzeko, nork bere kezka eta erronkak besteekin partekatzeko, eta bereziki, elkar ezagutzeko baliatuko dute zita. Talde gonbidatuek goizeko lehen ordutik iluntzeraino elkarteen egoeraren, bilakaeraren eta aukeren inguruan hausnartuko dute. Bilboko Fas, Azkoitiko Matadeixe Zinetogram, Iruñeako Lehen Saioa eta Donostiako Kresala taldeak izango dira goizeko lehen saioan. Ondoren, Julio Lamanak, Nazioarteko Zinekluben Federazioko idazkari nagusiak, Zinema elkarteen arteko lankidetza eta horren onurak aztertuko ditu. Bazkal ondoren, halaber, Estatu mailako banatzaile desberdinen aurkezpen bat egingo dute, haien lanaren azalpena egiteaz harago, beren proiektu eta produktuak aurkezteko. Azken ondorio eta iritziak partekatu ostean, zineforum emanaldi batek itxiko du egitaraua. Ander Gisasola eta Paul Ormaetxea Kresala Zineklubeko kideek topaketaren ingurukoak kontatu dizkigute. www.zinea.eus
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak