ZAMA DOINUZ ARINDU III elkartasun festibala

2018-01-18
Etxarri Aranatzen ospatutako “Zama doinuz arindu” hirugarren edizioan Alex Sardui eta Haimar Arejita (Gatibu), Irati Lasa, Petti, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Ekiza, Kutxi Romero eta Niko Etxart musikariek hartu zuten parte, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Baina aurtengo jaialdiak gehiago ere bazekarren: Porrotxek, Bilboko bezperako manifatik bueltan zetorrela, Etxarri Aranatzen egin zuen geltokia, erakustera denok elkarrekin joz gero, etsipenaren, nekearen, tristuraren aurrean irribarreak, maitasunak, elkartasunak, ilusioak eta konpromisoak emanen dituztela emaitzak; eta giza eskubideen errespetuan, gatazkaren konponbidean eta benetako bakerako bidean pausoak emateko guztiok garela protagonista. Benetan memento hunkigarriak Nagorek eta Haizek edo eta Xochiltek eta Xubanek senide eta motxiladun umeek Porrotxi haien senide presoaren gutuna helarazi ziotenean. Bikaina azken momentuko festa ere, areto guztia puxikak gora eta puxikak behera, eta denak batera euskal presoak etxera oihukatuz.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak