Ahots Baten sormen egonaldia 2020

2021-07-05
Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu du Mintzola Ahozko Lantegiak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, eta euskarazko ahozko kultur sorkuntzako beste zenbait eragile eta sortzaile ere aintzat hartuta. Abenduaren 28an eta 29an egin genuen Ahots Baten. Pandemia tarteko, lauzpabost eguneko egonaldia bi saiotan egingo dugu; Azpeitiko Dinamoa sormen gunean elkartu gara. Urte guztian antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta kontalaritzan edota literaturan aritzen diren gazte sortzaileei zuzendua dago. Bi egunetan, kultur diziplina horietan aditu diren gonbidatuak batu dira taldera, eta partekatzeko, esperimentatzeko, hitz egiteko... aukera izan dute. Noiz: Abenduak 28-29 Non: Dinamoa sormen gunea (Azpeitia, Gipuzkoa) Norentzat: 1998-2005 urteetan jaiotakoentzat
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak