Herri proiektua, Trepi eta Arawak (Sorterrira, 1999)

2016-09-24
LETRA Arrotz jaio ginengure herrian, aditzik gabeko mintzairaz hasi ginen, ordua da Euskal Herria bilatzeko, hemen, bertan ala haran haundian, eta bere sute lozorrotik aterako... Euskal herria defendatuko dugu uholdeen kontra, lehortearen kontra, eta adur eskasiaren kontra... Herri proiektua!! Euskal herria alfabetatuko dugu gramatika sortzaile eta aldatzaileekin, eta ariketa pornografikoekin. Euskal herria gainpolatuko dugu Malthusen kontra, euskaldunez, koreanoz, swahili beltzez eta eskandinabiar blondez. Euskal herria laudatuko dugu finezia idiotakin eta gogorrezia argiekin eder, penagarri eta geurea delako. Eta finean Euskal herria San Agustinena eta faltsua-egia frogak pasa ondoren, benetako herria dadinean asmaketa ahaztuko dugu. Estatu tekniko bat utzi eta ikurrinak sukaldeko trapu bihurtuko ditugu, euskal herriak izatearenekin batera ez izatearen abantailak izan ditzan. ....................................................................... Trepi eta Arawak taldearen kantu reggae bat, heuren lehen diskotik, "Sorterrira". 1999. urteko martxoan grabatu zuen Elkar estudioetan, Cesar Ibarretxerekin. Julen "Trepi", ahotsa Gustavo Salvador, bateria Carlos "Piti" Blazquez, baxua Jose Luis "Willy" Granados, gitarra Katy Cervantes, pianoa Javier Olloki "Okiman", teklatuak Ruben Salvador, tronpeta Alvaro Perez, saxo Eduardo Diaz, tronboia Gasteiz hiriko Arawak taldea abiapuntu hartuta, taldekide berberek beste proiektu bat sortu zuten, Trepi eta Arawak. Arawak makina bikaina ziren reggae roots-aren inguruan jarduteko eta honi Trepi kantariaren trebezia erantsi zitzaion. Taldekideek Potato eta Kannabis taldeetan urteak eman zituzten, eta "Sorterrira" lan honetan, euren jakinduria guztia eskaini ziguten. Hamar lagun ziren, eskarmentu handikoak, diska bat ekoizteko euskara hutsez. "Sorterrira" lanean, euskararekiko atxikimendua testu biribilez zipriztindua dago, horretarako Joseba Sarrionaindia ("Bake beltza" eta "Herri proiektua") Joxan Artze ("Galipotakumeak"), Jon Maia ("Marrazki bizidunak", "Gizon arrunta" eta "Garaiak"), Xabier Montoia ("Iparragirretarrena") eta Trepi beraren hitzak datoz, eta horietako askok Euskal Herria du mintzagai. Goi mailako hitzak. 2012. urtean, Arawak taldekoak izen desberdin batekin, Gobeo Bay, aritzen dira. "Alfa y Omega" diskoa ekoiztu zuten berriki. http://www.gobeobay.com/ ............................................................................. Una canción del grupo vasco de reggae Trepi eta Arawak. El álbum "Sorterrira" (hacia la tierra natal). Fue grabado por Cesar Ibarretxe en los estudios de Elkar durante el mes de marzo de 1999. Trepi eta Arawak surgió paralelo a otro proyecto musical reggae, Arawak, banda que en 1997 grabó el disco "Cuerpo a cuerpo". Los Arawak utilizaban el castellano en sus canciones, los Trepi eta Arawak que lo hacían, basicamente, en euskara. Ambas formaciones están unidas por la esencia del reggae roots. El disco "Sorterrira" (Hacia el pueblo de origen) es puro reggae añadiendole la habilidad vocal que su cantante, el gran Trepi. Algunos componentes de Arawak militaron en grupos como Potato o Kannabis y los textos de los temas estan muy trabajados. Muchos de ellos tienen como eje de Euskal Herria tierra natal de Joseba Sarrionaindia ("Bake beltza", "Herri proiektua"), Joxan Artze ("Galipotakumeak"), Jon Maia ("Marrazki bizidunak", "Gizon arrunta", "Garaiak"), o Xabier Montoia ("Iparragirretarrena"). Estribillos llenos de encanto, atractivos y seductores. Después del "Sorterrira" (Oihuka, 1999), Arawak hicieron más canciones y grabaron una maqueta. Estuvieron moviéndola, pero en aquel momento no hubo la forma. Algunos miembros tuvieron familia, otros se fueron a vivir fuera, hubo cambios ya que Piti y Katy se marcharon a Jamaica. Asi, canciones de la época de Arawak se fueron rehaciendo y cambiaron su nombre por Gobeo Bay, porque cuando empezó Arawak no había apenas Internet, pero, han surgido grupos llamados "Arawak" hasta debajo de las piedras. Gobeo es el sitio donde ensaya el grupo en Vitoria, junto a los Potato (el nombre "Gobeo Bay" ya salía en una canción de Potato). SORTERRIRA (1999) 1. Marrazki bizidunak 2. Galipotakumeak 3. Gizon arrunta 4. Atmosfera agortzen 5. Baxuaren kultura 6. Batek daki 7. Iparragirretarrena 8. Herri proiektua 9. Garaiak 10. Bake beltza 11. Batek daki (ska) 12. Gizon arrunta (jazzy) http://www.reggae.es/2012/05/17/gobeo-bay-alfa-y-omega/ DISCOGRAFIA 1997. Cuerpo a cuerpo 1999. Trepi eta Arawak 2012. Alfa y Omega (Gobeo Bay)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak