Zu han ez bazina (Iker Goenaga)

2020-03-31
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Eguberritan zaigu urtea zahartu Menditik da elurra kalera ausartu Zuk ere behar zenuke guganaino hartu Kartzela ospel hartan zintuztena sartu Tiriki tauki taki Mailuaren hotsa Horma guztien kontra Mailuka bihotza Itxitako urteak adarra du luze Aspaldi frogatua zaude urtez urte Lekutara gugandik urrundu zaituzte Zuganako bidea tapatzeko elurte Tiriki tauki taki Mailuka bihotza Zu handik gu hemendik Aho biko trontza Urteak esaten du bizion adina Kartzelak nor den bere herriaren dina Libre nahi dugula da gauza jakina Nola libre izango zu han ez bazina Tiriki tauki taki Bihotzaren hotsa Geroak urtuko du Oraingo izotza
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak