“Nahiz eta espetxean 10 urte pasa, harro nago militatu izanaz”

2019-05-07
Xabier Sagardoy Barañaingo gaztea 2008an atxilotu zuen Goardia Zibilak Segi gazte erakundeko kidea izateagatik. Kale borroka ekintza batzuk ere leporatu zizkioten. Tortura latzak salatu zituen Sagardoyk. Hurrengo asteetan, inkomunikazio egunetan lortutako informazioarekin atxiloketa ugari egin zituzten Goardia Zibilak eta Espainiako Poliziak. Xabier Sagardoy 2008tik 2019 arte espetxean izan da. Aste batzuk pasa zituen kalean epaiaren zain, eta orduan herri harrezi bat antolatu zen bera eta Luis Goñi babesteko. Hala eta guztiz ere, atxilotu eta espetxeratu zituzten. Espetxean emandako 10 urte hauetan EPPKen eztabaida mamitsuetan parte hartu izan du. 3. gradua eta espetxetik ateratzeko baimenak lortu dituen EPPKo lehenengo euskal preso politikoa izan da.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak