"Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza", Mariví Fernández Roldánen hitzaldia

2018-04-23
"Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza": 2018ko apirilaren 17an Mariví Fernández Roldán-en Nahiko! hezkidetza programaren III. jardunaldian botatako hitzaldia. Bideoa: Irekia (Eusko Jaurlaritza): https://goo.gl/zAE2yG CC-BY-3.0 ES lizentziapean zabaldua: https://goo.gl/ZLv1LZ * * * * * Hezkidetzaren garrantzia azpimarratu dute Nahiko programaren III Jardunaldi orokorrean: https://goo.gl/gccb5f (Emakunderen Aldizkaria) Jardunaldian, Elena Simón irakasle eta hezkidetzan adituak “Hiritartasunerako eta bizikidetza demokratikorako hezkidetza”-z hitz egin du, hau da, hezkidetzaren balioa azpimarratu du, eta duen garrantzia berdintasuna irakasteko eta baita ere pertsona osoa garatzeko, kontutan izanik emozioak, harremanak, identitateak eta abar. Bigarren hizlaria Marivi Fernandez izan da, Irungo Berritzeguneko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Aholkularia, eta hezkidetzak elkarbizitza hobetzeko duen gaitasuna azpimarratu du, beste gauza askoren artean, “Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza” izenburuko hitzaldian. Elena Simón Rodríguez-en "Coeducación para la ciudadanía y la convivencia democrática" hitzaldia: https://youtu.be/S2wIL2hN2I0 (ordu 1 eta 24 min) Gazteleraz. Nahiko programaren oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, beraien sexua alde batera utzita, eta neska eta mutilen gaitasunei balioa emanez. Argibide gehiago. https://goo.gl/1Jtrpv * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/ * * * * * Emakunderen egitasmoak: - Berdintasunerako gunea: Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da. - Gizonduz: Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du: http://www.berdingune.euskadi.eus/arloak/-/informazioa/berdintasuna-berdintasunaren-aldeko-gizonak/ - Nahiko: Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da: http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/ - Beldur Barik: Helburua da gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea, eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea: http://beldurbarik.org/eu/ - Begira: Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da BEGIRA Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.: http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/ * * * * * Jarrai gaitzazu sare sozialetan: - Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde - Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv - Twitter: https://twitter.com/emakundejgv Zure zain gaude!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak