Oñati: Korpus 2021 Aurreskua

2021-07-01
Aurreskua plazaratu dute Oñatz dantza taldeko kideek Korpus igande arratsaldean. Plaza alboko frontoian, pandemia eta aforo kontuengatik eremua itxita, eman dituzte dantzak. Korpus-ziklo osoa eskainita sokan dantzatu dira. Amaia Tatiegi aritu da aurresku eta Gorka Lazkano atzesku. Bakoitzak beren anai-arrebei eskaini die agurra. Jarraian, Oñatzeko beste hainbat dantzari sokara gonbidatu eta denak elkarrekin dantzatu dira. Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Aurreskua, Korpus, Oñati, 2021-06-06.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak