Mikel Balenziaga: "Bigarren itzuli hobeak egiten ditugu"

2017-01-30
Zumarragako jokalaria Hamaika Telebistako Harrobia saioko protagonista nagusia izan zen urtarrilaren 30ean. Zuri-gorriak Europan aritzeko txartela ematen duten postuengatik borrokatzen ari dira eta aurten helburua lortzeko itxaropentsu azaldu da: "Bigarren itzuli hobeak egiten ditugu" adieraziz. Pertsonalki, pozik azaldu da, Valverdek emandako konfiantzarekin, azken lau urtetan partida gehienak jokatzeko aukera eman diolako. Bere maila onarekin "Urolako espresak" zaletuen begirunea eskuratu eta Aitor Larrazabalek talde utzi zuenetik ezker hegalekoan izandako izenen dantzarekin amaitu du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak