Hartza zu

2017-05-03
Txakur Gorria-k, Isuo Sasia, Kezman eta Leire Amenabarren laguntzarekin egindako lana. txakurgorria.eus HARTZA ZU Kardiograma baten lerroa, gelditu ezin duzun noria zimeldu mozorroa inertziz eroria (bis) gaur zure lozorroa da minen hilobia. Agian hautespen naturalak kondenatu zituen fuerteak joan dira itzalak gordeitzazu erpeak (bis) orain bi betazalak dira zure aterpeak. Larrua denboraren garraio hasperenaren tik-tak ozena udaberrian jaio aldatu da eszena (bis) nori kontatzen zaio zure ametsik luzeena? Ziklo zaharren erretenean azal berri hauskor bat daukazu indartzen zarenean zuretzako hartzazu (bis) sentituz azkenean zure baitan hartza zu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak