Greba Osakidetzan

2020-10-29
www.berria.eus | ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek Osakidetzan lurraldeka deituriko hiru greba egunetako lehena izan dute gaur Araban. Lehenengo greba egunaren eragina nabarmena izan da, bereziki hiriburuan: Gasteizko anbulatorioak hustu ditu, langile kopurua nabarmen murriztu du ospitale guztietan,.. Sindikatuek esan dute jarraipena "oso zabala" izan dela. Jaurlaritzaren arabera, ordea, %8,4koa izan da batez besteko jarraipena. Elkarretaratze nagusia Txagorritxu ospitalaren atarian egin dute goizean sindikatuek (horkoa da bideoa), eta Eusko Jaurlaritzari leporatu diote ez dituela hartzen osasun publikoak pairatzen dituen gabezi larriak arintzeko neurririk, "propaganda diskurtsoz harago". Langileek adierazi dute "nazkatuta" daudela eta "irtenbide errealak" eskatu dituzte: besteak beste, osasun publikorako aurrekontu handiagoa eta langile kopurua handitzea galdegin dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak