'Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak' jardunaldiaren aurkezpena

2017-10-11
UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia elkarrekin antolatu dute. Azaroaren 22an izango da, ‘Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak’ izenburupean, EHUk Donostian duen Carlos Santamaria zentroan. Han bertan aurkeztu dute gaur jardunaldia hedabideen aurrean. UEMAko lehendakari Josu Labaka, Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga, eta EHUko irakasle Unai Fernandez de Betoño izan dira agerraldian. · Informazio osagarria, izena emateko modua eta abar, hemen: http://www.uema.eus/2017/10/10/ix-euskal-soziolinguistika-jardunaldia-2017-arnasguneak-eta-udalerri-euskaldunak-gaurko-eta-biharko-erronkak/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak