Jakin 229: kultur esparruak eman duenari begira

2019-01-10
2018ak eman duenari erreparatuz osatu du Jakinek 229. zenbakia. Hausnarketa librean nahiz diziplinaka, hamar lagunek osatu dute kultur kronika: Sustrai Colina eta Izaro Ieregi sortzaileek idatzi dituzte testu nagusiak, eta laburrago librean jardun dute Alberto Barandiaran eta Nora Alberbide kazetariek. Diziplinaka, berriz: Maite Berriozabal bertsolaritzaz, Xabier Gantzarain arte plastikoez, Ines Arrue Unanue zinemaz, Oier Guillan antzerkiaz, Peru Iparragirre literaturaz eta Gorka Erostarbe musikaz. Guztiak Txakur Gorria, Adur, Axpi, Dani Fano, Diego Pallés, Eider Eibar eta Paula Estevezen irudi-balantzeekin osatuta. Kultur kronikaz gaindi, Garazi Arrula Ruizek ere itzulpengintzari eta identitatearen auziari heldu dio Gaiak atalean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak