JON MAIA & GARI - ZAHARRA ZARA BILBO (Lyric video)
2021-11-09
ZAHARRA ZARA BILBO - JON MAIA & GARI
---------------------------------------------------------------------
Jon Maiaren “Kantu bat gara” lanaren bigarren singela duzue hemen: “Zaharra zara Bilbo” Gari abeslariarekin batera abestutako bertsio bat da.
Liburu diskoak azaroaren 12an ikusiko du argia. Bertan Jonek azken 30 urteotan Euskal Herriko hainbat musika talde eta abeslarirentzat idatzi dituen kantu ezagunen bertsioak egin ditu.
Bere hainbat kantu hitz eta hausnarketa biltzen dituen liburuarekin batera datorren CDan hainbat abeslari ezagunek kolaboratzen dute. Horietako bat da Gari abeslaria, Jon Maiak Garirentzat idatzitako “Zaharra zara Bilbo” kantuaren bertsio honetan bertsolari zumaiarrarekin kantatzen duena. Gariren kantu ezagun hau eraberrituta dator, ezin ederrago, Pello Ramirez, Nacho Soto eta Gorka Hermosak osatutako taldearen eskutik, txeloaz, akordeoiaz eta pianoaz interpretatua.