Eunate ikastetxean 13 bideo kamara jarri dituztela salatu dute ikasleek

2018-09-08
"Hezkuntza komunitatearekin kontatu gabe" Hezkuntza Departamenduak 13 bideo kamara jarri ditu uda honetan Eunate ikastetxean. Ikasleek jokaera hau salatu dute eta kentzeko eskaria egin dute. Uda hasi bezain laster, Txantreako Eunate ikastetxearen patioa kameraz josi zituzten, guztira 13. Ez ikasleek ez gurasoek ez hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileek ez dute azalpenik jaso, ezta erabaki horretan esku hartzerik izan, salatu dute ikasleek egindako agerraldi batean. Kamara horiek jartzeko arrazoia azken bi urteotan izan diren bandalismo ekintzak ekiditeko izan direla azaldu die bai Hezkuntza Departamentuak bai zentroko Zuzendaritza taldeak. "Problematika baten aurrean konponbide errazaren bidea hartu dute. Arazoa ez da ez bukatzen ez konpontzen 13 kamera instalatuz, are gutxiago aspalditik zentroan eman den arazo bat baldin bada. Ikasleriarekin eztabaida edo lanketa baten saiakera egitearen aukera albo batera utzi dute", kritikatu dute ikasleek. Kamara horien gastu ekonomikoa ere salatu dute. Izan ere, "landutako edukietatik haratago doazen jarduerak edo lanketak egiteko ez omen dago dirurik. Uste dugu Hezkuntza Departamentuak ez dituela batere argi zeintzuk diren benetan ikastetxeetan egin behar diren hobekuntzak". "Ikasleria kikildu nahi duen neurri hau hezkuntza sistemaren hutsegitea dela uste dugu. Sormena eta irudimena dira gure berezko bertute. Ikasleak gara, heziketa prozesu batean barneratuta gaudenak. Ikastea eta sortzea eraldaketarako tresnak dira, eta arriskutsuak gerta daitezke mundua kontrolatu nahi duten horientzat. Gure segurtasuna bermatzeko neurri gisa saltzen digute, baina guk argi daukagu zein den kamera horien funtzioa", esan dute ikasleek, segidan aurreratzeko kamera horiek ez dituztela onartuko. Ondorioz, Hezkuntza Departamentuari eta Zuzendaritza taldeari honen inguruan hausnartzera gonbidatzen dituzte eta kamerak ken ditzaztela eskatu diete.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak