Kalaportu: Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoa kantuz

2019-03-12
“Gure Oroitzapenak” filma izan zen aurrenekoa udazkenean, geroago, izen bereko disko-liburua, orain Loraldiak kontzertua dakar. Musikariak eta idazleak bilduko dira eszenan Sarrionandiaren poesia kantu bihurtzeko. Kalaportu sentikariak Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatu nahi du. Beraz, Kontzertu poetikoa izango da, Sarrionandiaren sormenarekin bat egiteko bide musikatu zirraragarria. Egitasmo hau Korrika Kulturalarekin elkarlanean plazaratzen da eta horri esker, Bilboko Loraldia Festibalaren estreinaldiaren ondoren Gasteiz, Donostia, Iruñea eta Baionako antzokietan gozatzeko aukera izango da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak