Harririk gabe (Meñakoz 20 urte)

2023-05-03
Sopelako Meñakoz kultur elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten. Horren arira sortu da "Harririk Gabe" kantua, eta berarekin batera bideoklipa ere. Kultur elkarteko talde denek hartu dute parte proiektu berezi honetan. Gozatu! MUSIKARIAK: Zuzterrak Taldea: alboka eta txirula: Mikel Aldekoa-Otalora panderoa: Zuriñe Gonzalez soinua eta ahotsa: Joanes Atxa Nonbait erromeria: ahotsa: Libe Urrutia ahotsa: Aitzol Iraola gitarra: Guille Gil baxua: Mikel Serra bateria: Ander Hernández LETRA: Naroa Torralba Rodriguez KANTUAREN GRABAZIOA: Tio Pete Estudioak BIDEOKLIPAREN GRABAKETA: Gorka Granado Terrones eta Jon Castro Zabalegi ESKER BEREZIAK: Sare Rasines De la Hoya Laura De la Hoya Olatz Terrones Arrate Gloria Orbes Martínez Bi hamarkada igaro dira lehen argi printzetik antza, denbora azkar joan izana ez delako inoiz txantxa. Lanaren fruitu loratu honek galdu gabe esperantza: kimua hazi du erdian jarriz kantua, herria, dantza! Harririk gabeko herririk bai, olaturik sortzeko gai? Datorrenaren keinu ta bisai, hauspo askoren erregai. Itsasorako ateetako bat dena Sopelan Meñakoz, Herrian giltza du bilguneak sakon harritsua askoz. Harriek kolpe, harriek lana, harriek negar ahala poz: ez zaizu damutuko sekula, animatu eta zatoz! Harririk gabeko herririk bai, olaturik sortzeko gai? Datorrenaren keinu ta bisai, hauspo askoren erregai. Dena sarritan argiago da ortzimugara begira, Atzetik eraiki dugun honek aurretik badu dizdira. Olatuek gora, erritmoak gora, lurra mugitzen ari da? Azkena balitz bezala zatoz orduan, plaza erdira! Harririk gabeko herririk bai, olaturik sortzeko gai? Datorrenaren keinu ta bisai, hauspo askoren erregai. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
27