2020ko bertso plazako datuak: "Hamarretik sei saio ez dira egin"

2020-12-21
2020-12-21, Amasa-Villabona (Gipuzkoa). Jon Agirresarobe Lopetegi Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea da, eta 2020aren amaiera izanda, urteko bertso plazako datuak azaldu ditu. Pandemiak eragina izan du bertsolaritzan: 700 saio galdu dira Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako datuen arabera, eta 735.000 euro ingurukoa da galera ekonomikoa. Bertso-eskola edota bertsozale talde bat dagoen herrietan eutsi zaie, bereziki, bertso saioei, eta Bertsozale Elkarteak herriz herriko bertso-eskolen eta antolatzaileen lana balioan jarri nahi du. Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak