"Edozer dugu posible" dokumentala estreinatu dute, Hatortxu Rock-eko auzolan erraldoiari buruz

2017-12-01
Iragan den udan milaka pertsona bildu ziren Lakuntzan ospatutako Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren hogeigarren edizioan. Musika eta euskal presoen eskubideen aldeko lana uztartzen dituen ekimen erraldoia gauzatzeko, auzolan masiboa osatzea ezinbestekoa izan zen. Horren inguruan aritu da Iñaki Alforja "Edozer dugu posible" dokumentalean. Iruñeko Golem zinemetan estreinatu zuten eta Hamaika Telebista bertan izan zen, udan Lakuntzan egon zen moduan. Hurrengo hitzordua, abenduaren 16an, Atarrabian, Soziedad Alkoholika, Willis Drummond, Anita Parker, Skakeitan, Rude Pride, Desakato, Glaukoma, Xavi Sarria, Gatillazo, Huntza, Las Tea Party eta Los Zopilotes Txirriaos taldeekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak