Euskal presoen aurka legeak bihurritzeari uzteko eskatu dio Sortuk Espainiako Estatuari

2018-10-16
Urriaren 23an Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Europako Batasuneko estatuetan betetako zigor metaketari buruzko sententzia kaleratuko du, eta itxura guztien arabera, presoen aldekoa izan litekeenez, zigor bikoitzak eta kartzelaldia modu arbitrarioan luzatzea eragotz lezake. Sententzia presoen eskaeren aldekoa bada, espainiar erresumak behingoz eta berehalakoan errespeta eta aplika dezala bere irismen guztiarekin, inolako denbora galtzerik gabe. Utz diezaiotela legeak bihurritzeari euskal presoen zigorra luzatzeko eta torturatzaileen zein estatu terrorismoaren inpunitatea bermatzeko. Torturatzaileei eta estatu-interesengatik hil duten pertsonei tratu ezin hobea eskaini diete: indultatu egin dituzte edo zigor barregarriak ezarri dizkiete, euskal presoei trikimailu juridikoen bitartez zigorrak luzatu dizkieten bitartean haien eta haien senitartekoen sufrimendua areagotzeko asmoz. Bete dezatela legea. Bete dezatela beraien legea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak