Teologia ideologia (Xabier Lete) ahotsbakoa

2020-12-10
Karaoke ha ahotsarekin: https://youtu.be/I7wLmygIhFk Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zeru altuan zegoen jaunak egina zuen mundua, sei egunetan izerdi patsez moldatu eta ondua. Zazpigarrenez deskantsatzia atera zuen kontua, izadiaren igeltserua etzen batere tontua. Perfekziozko obra haretan laister sortu zen nahaspila, Adan maltzurra abiatzen da sagar errearen bila. Lehendabiziko askatu zuen gerrikoaren hebilla, Eba ikaraz zegoen baina bekaturako abila. Sagarra kozkaz irentsi orduko hor entzuten da kondena: “hartu nahi hukek baratza hontako fruta gozo ta onena; hoa kanpora, lotsagabea, eta paga zak ogena, eskulanaren beharra zegok, ematen diat ordena”. Adan badoa triste ta mutu Paradisua galduta, Bilbo aldera aillegatzen da gaueko trena hartuta. Haurrak negarrez ikusten ditu, andrea haserratuta, Altos Hornos-en peoi sartzen da kontratua firmatuta. Gertatutako deskalabruak mingosten diozka gozuak, eta gainera pagatu behar piso txar baten plazuak. Komodidade handirik ez du proletario auzuak, eta bizkiak erditzen ditu bere emazte gaixuak. “Hori bakarra behar genian” dio amorru bizitan, baina aguro agertzen zaio adiskide bat bisitan… hiru bat orduz mintzatzen dira leihoak erdi itxitan, karneta ere eskeintzen dio biharamuneko zitan. Handik aurrera Adan jartzen da su ta gar kausaren alde, folleto batzuk eman diozkate hutsaren truke, debalde, Marx eta Lenin irakur ditzan gehiegi nekatu gabe, hiru astean egiten zaigu fede berri baten jabe. Eta horrela bihurtzen dira teologiak programa, nolabaitean arindu nahirik gizonak daraman zama. Ez baldin badugu guztiz galdu nahi nahiko eskas duen fama Mosku aldera itzul liteke Erromako elizama.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak