Gazte, langile, prekarietatea Borrokatu!

2019-10-16
Lan eta bizi duinaren alde egin dugu arraun Donostian, prekarizazioaren olatura igota dagoen patronalaren aurrean. Maitemintzen duten enpresak, lanerako erakargarriak omen diren Gipuzkoako enpresak aurkezteko NewCulturers Gunea antolatu du Adegik Tabakaleran, eta bertara deitu ditu hainbat eta hainbat gazte. Marketing kanpaina borobila da.Enpresa eredu berri batez mintzo zaigu Adegi, ametsik gozoenetan ere irudikatu ezingo genituzkeen enpresak: gimnasio eta guzti, langileon denbora librea errespetatzen dutenak... idilikoak, idealak. Errealitatetik, baina, urrun dago eredu horretatik, ADEGIk egun eskaintzen dizkigun enpresa eta lan harreman eredutik oso urrun. Hain zuzen ere, horixe salatu dugu LAB sindikatuak eta Ernai gazte erakundeak, Tabakaleraren aurrean egindako parodia eta mobilizazioarekin. http://www.lab.eus/eu/lan-duina-bizi-duina/9330-lan-eta-bizi-duinaren-alde-egin-dugu-arraun-prekarizazioaren-olatura-igota-dagoen-patronalaren-aurrean
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak