Madalenak (Bermeo, Elantxobe, Mundaka)

2022-06-24
Uztailaren 22a, Madalena; kresal usainez eta urdinez jantzitako eguna. Jaiegun handia Bermeon, Elantxoben eta Mundakan; baina batez ere bermeotarrek modu berezian ospatzen dutela esan daiteke. Jaiegun honen jatorria aspalditik dator. Diotenez, bermeotarrek eta mundakarrek Izaro uhartearen jabetasuna eskatzen zuten, baina ezin adostasunera heldu. Azkenean, XVII. mendean, norena zen ebazteko, traineru estropada egitea erabaki zuten, elantxobetarrak norgehiagokaren testigu zirela. Postura hori Bermeok irabazi zuen eta harrezkero egun honetan Izaro uhartea berea dela aldarrikatzen du. Gaur egun aspaldiko liskar eta borrokak ahaztuta, hiru herrietakoek elkartuta eta jaigiro itzelean parte hartzen dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak