Iñigo Martínez: "Gure proposamena oso argia da; PSE-EEk eta EH Bilduk eman behar dituzte azalpenak"

2020-07-02
https://hamaika.eus | Uztailaren 12ko hauteskundeen atarian, alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin izandako elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, Elkarrekin Podemos-IU Ezker Anitza koalizioko Arabako zerrendakide Iñigo Martinezekin solastu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Ezkerreko gobernuaren aldeko hautua berriro ere azpimarratzearekin batera, zerbitzu publikoen indartzea, zaintza eta hezkuntzaren inguruko herri itunak edo ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzea dira koalizioaren ardatzetako batzuk.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak