Ula Iruretagoiena: "COVID-19a oso birus arkitektonikoa da"

2021-11-09
Konfinamenduan denok bilakatu omen gara arkitekto, alarma egoeran konfinatu gara, leku jakin batean, eta muga jakin batzuetatik irten gabe bizitzera behartuta egon gara. Etxean egin dugu itxialdia, eta denok begiratu diogu bizi garen lekuari: argia duen, espazio nahikoa dagoen, balkoia duen... Itxialdia amaituta kalera atera gara, eta orduan espaloi txikiak topatu ditugu. Pandemia honek hirigintzaren inguruan berba eta hausnartzeko tarte ireki digu. Horiek izan ditugu hizpide Ula Iruretagoiena arkitekto eta EHUko irakaslearekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak