EGOSKOR1 - "Didier Mathieu" prod. ThatKidGoran

2022-01-09
Deskarga: https://egoskor1.bandcamp.com/track/didier-mathieu Citröen-go langile fina lehengai krisiagatik lanik gabe geratu zena oinez, beste egitekorik ez, Santiago bidean jarri zen erromes. Ibañeta goian planto, bidea noraino ote zihoan saiatu zen bilatzen mapan euria hasi zuen bapatean, iluntzerako behar zuen ba Iruñean. Baina ordubitan iritsi zen, Frantziako atea pasatzen mamu busti bat zirudien aterpeak itxita zeuden, tabernak ez, basaranez lokartu zen. Aze bestondoa hurrengo egunean, arrastaka zihoan errepide bazterrean Elizondo kartela ikusi zuenean ohartu zen ari zela kontrako norabidean. “Merde, putain, merde! Nora hoa Didier? Denbora berreskuratu behar duk laster!” galdütakoa eta piska bat geihago: autobusez joan baitzen Errioxaraino. Jada bazuen ohatze premia, Logroño-ko aterpetxean azken tokia 20 lagun, 40 oin gora begira, horrek zirudien Roquefort-ko gasnategia. Tipi-tapa, alegia bazihola, Burgos-ko bidea ez zen batere makala ez zuenez ekarri etxetik makila, bat lortu nahian hasi zen berehala ta, arbol batean gora tximinoak bezela, tiraka zirri-zarra apurtu zen zuhaitz adarra lurra, muturraz hautsi bieira maskorra, aspaldi jan zuen itsaski bakarra. aaaah altxa Didier! Hip-hou! Saihetsak birrindurik zituelarik hurbilen zegoen jatetxera joan zen makulu berriaren laguntzarekin. Arkume platera eta odolki bi, gero eramateko esan zion taxistari Didier Mathieu Didier Mathieu, inork ezin dik hirekin. Leon-en jeitsita gure gurpildun erromesa, jada irabaziak zituen hainbat meza katedral barnean bere aupats oihartzuna, izutu zituen turistak eta apezak. Astorga igaro ta Galizian barna, bidea pausoka ere ez zen horren zaila kilometro pila ta azkenik Compostela, hirian somatzen zen kristoren iskanbila. “Tourists go home” manifa zegoen eta erromesak irainka hartu zituzten baina Didierrek eta manifestari batek euren begiradak gurutzatu zituzten une bat, segundu bat besterik ez, ta bere begietan patua leitu zezakeen. Hala izan zen, Santiagoren hilobiraino neska harek gidatu zuen.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak