Festarik festa (Tapia eta Leturia)

2013-02-03
Nahiz gauza asko ezagutu munduan Bada zertxobait hartu nahi dut kontuan Ez dakit nola esplikatu kantuan Neskatxa bat dut hemen nire onduan. Gure bizitza juerga eta parranda Gero egunez lo egiten dugu etzanda Horren errudun etsaien bat izan da Gu non gabiltzan seguru bera han da. Festarik festa lan egin behar gauero Festarik festa hor nabil ni egunero Gure etsaia benetan dago ero Zigortzen gaitu inoiz hutsegin ezkero. Aizu neskatxa ba al dakizu benetan Norekin hasi zeran hartu-emanetan? Hau da egia ziur zaude horretan Bihurtu leike maitasuna penetan. Komplikazio anitz bada gurekin Bizitza honi ezin diogu aldegin Nire aukera ez bazaizu atsegin Gure artekoa beharko da desegin Festarik festa...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak