San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2016 Iruñea

2016-10-25
https://dantzan.eus/bideoak/irunea-san-fermin-aldapakoaren-ezpata-dantza-2016 Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza egin dute Iruñean Duguna Iruñeko dantzariek. Mixel Etxekopar musikari gonbidatuarekin, Arga gainean bandera dantzatuta ekin dio dantzari-tropelak alde zaharreko kaleak zeharkatzeari. Lehen geldialdia Santo Domingoko aldapan egin dute, eta Akier Perkaz, Ainara Ranera, Itziar Perez eta Marta Zugasti kapitainek ezpata-dantza egin dute. Kaleetan barna alde zaharretik ibili, eta Sanfermin Aldapakoaren elizan dantzatu ostean, udal plazan sartu dira. Ezpatekin arrosa osatu dute, eta Aritz Ibañez kapitaina parrilan jasota, ezpata-dantza egin dute berriz. Dantza amaituta, atzera Iruñeko kaleetan barna aritu dira. Irudiak: Oier Araolaza. Iruñea, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2016-09-25.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak