Aiztondoren zirtotsa, ikastetxeetan ezagutarazteko

2020-10-07
2020-10-02, Zizurkil (Gipuzkoa). Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek aurkeztutako "Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa" lanak eskuratu du Pello Mari Otaño beka. Zirtoa, ateraldia edo ditxoa. Pasadizo umoretsuetan agertu ohi den bat-bateko erantzun laburra da, erriman oinarritu ohi dena. Zirtoa zer den eta haren bilketa eta azterketarekin gerora ikastetxeetan zer nolako lanketa proposatzen duten azaltzeko elkartu ditugu Harituzeko zenbait kide Zizurkilgo Iriarte kultur etxean; haiekin batera izan gara deialdiko antolatzaileak eta laguntzaileak. Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dugu deialdia, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Informazioa: www.mintzola.eus | www.kilometroak.eus | www.zubimusuikastola.eus [EU] Mintzola Ahozko Lantegiaren muina da bertsolaritzaren ikertegia. Hala, ikerketak bultzatzeko, aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie ikertzaileei eta baita ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu ere. Era berean, ikerketa horien zabalkunderako plazak ahalbidetzen ditu Mintzolak. Jardun horretan, hainbat erakunderekin aritzen da elkarlanean. [ES] La investigación del bertsolarismo es el núcleo principal de Mintzola. De ese modo, por una parte, ofrece un servicio de asesoramiento a los investigadores, y por otra, adjudica contratos de investigación y becas para proyectos. Asimismo, Mintzola ofrece espacios y medios para la divulgación de dichas investigaciones. En esa labor colabora con diversas instituciones. [FR] Le centre de recherches sur le bertsolarisme est le centre névralgique de Mintzola. Ainsi, d'une part, il propose un service d'assistance aux chercheurs et, de l'autre, il attribue des contrats de recherche et de bourses à projets. Mintzola propose également des espaces et des moyens de divulgation de ces recherches. Dans cette mission, le centre collabore avec différentes institutions. [EN] The bertsolaritza research centre is the core of Mintzola. On the one hand, it offers an advice service for researchers and, on the other, it awards research contracts and grants for projects. Mintzola also offers spaces and resources for sharing the results of this research. For this task it collaborates with different institutions.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak