www.berria.eus | Iñaki Agirre kazetariak irailean eta urrian Greziako Lesbos uhartean hartu zituen irudiekin osatu du BERRIAk Moriako erretratuak izeneko dokumentala. Bideoaren estreinaldirako ekitaldi bat antolatu dute Zaporeak-ek eta BERRIAk. Mikel P. Ansa BERRIAko kazetariak gidatuta, Irati Azkue Zaporeak elkarteko kidea, Jone Urionaguena SOS Arrazakeria elkarteko kideak, Josune Mendigutxia Irungo Harrera Sareko kidea eta Iñaki Agirre berak migratzaileen egoeraz mintzatuko dira. Ekitaldiarekin eta bideoaren estreinaldiarekin, astebetez BERRIAk eta Zaporeak-ek diru bilketa bat hasiko dute Europara datozen migratzaileei laguntzeko.