Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, Ibaetan pertsona bat hil zuen sutea piztea egotzita

2019-04-08
Poliziak ostegunean atxilotu zuen gizona, Bergaran, eta ostiraletik Martuteneko kartzelan dago espetxeraturik, epailearen aginduz. Infernuko gunean pizturiko suteak pertsona bat hil zuen, eta beste bi zauritu eragin zituen. Atxilotuak sutearen aurretik eta ondoren hirian egin zituen mugimendu guztiak jaso ditu Ertzaintzak, baita autobus geltokiko kamera batek grabaturiko irudiak ere. Bertan ikusi daiteke nola heldu zen Donostiara, ustez gasolina poltsa batean zeramala, eta baita hiritik nola alde egin zuen sua piztu eta minutu gutxira. Bideoa: Ertzaintza
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak