ToxicoWatch fundazioak laginak hartu ditu Zubietako oilategietan

2019-09-10
Zubieta Lantzen elkarteak kontrataturiko ToxicoWatch fundazioak hainbat lagin hartu ditu Zubietako oilategi, putzu eta lurretatik. Errraustegiak bere inguruetan eragin dezakeen kutsadura neurtzea dute helburu eta, horregatik, ezinbestekoa zuten laginak errausketa hasi aurretik hartzea, gerora konparaketak egin ahal izateko. Jasotako datuak era gardenean aurkeztuko dituela iragarri dute Zubieta Lantzeneko kideek.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak