Bizkaitik dator berria - Asier Ibaibarriaga Apoita
2020-07-09
Sarea eskualde guztietara zabalduz eta gazteenei plazetarako bidea erraztuz Bizkaiko Bertsozale Elkartean.
"Lekukoa ematear nagoela, esku onetan uzten dut Bizkaia. Lantalde indartsu eta egonkortua, eta zuzendaritza bera ere zabala eta askotarikoa izatea lortu dugu. Egunerokoan, hezkuntza arautuan daukagun proiektuak eskatzen digu indar eta ardura gehien. Azken urteotan, gainera, irakasle izatetik eragile izatera pasatu dira lantaldeko kideak. Bakoitzak bere esparrutik, bere arduratik, eta bestearen iritziak kontutan hartuz, ederra da eraiki dena. Antolatzeko modu berriak, gainera, gauza asko erraztu dizkigu, eta aurrerapausoak eman dira". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian.
[2020ko udaberria]
Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa.
Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.