Eibarren Akebai!

2017-05-22
Ekainaren 22an Guinness errekor bat gainditu nahi dugu eibartarrok. Horretarako, 2.500 lagun batu behar ditugu Untzagan, ekitaldi handi eta koloretsu batean. Hau guztiau, "Eibarren AKEBAI" proiektuaren aurkezpena izango da, Eibarko gazteen artean euskararen erabilera sustatu nahi duen ekimen herritar parte-hartzaile eta zabala. Eibarko eragile, elkarte, klub eta herritar guztiak batu nahi ditugu, eta 10 urterako plangintza erakargarri bat antolatu. Mundiala izango da! Zatoz zu ere! Ekainaren 22an, arratsaldeko 8etatik aurrera, Untzagan! Informazioa eta izen-ematea: www.akebai.eus.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak