Gazte akelarrea (KOBAN)

2017-04-02
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Congo Square Galeraz galera idatziz historia Congo, New Orleans, Maule, Haiti El Aaiun, Herrera, KobanĂȘ, Idomeni konspirazio baten mila aurpegi. Diru ta kataiaz neskame izanak, lantegian bizi, lanean hil. Baina memoriak kantu ta dantzetan, iraultza pizten digu zainetan. Ongi etorri esklabuon festara, Behelainotan alperrik da maskara. Askatasun danborren lurrikara, Erre gintuen su berbera gara. Oinak lurra harrotuz, gogoa izarretan, Txinpartak geroko garren zutarri. Gorputz ahaztu ta aske guztion gordeleku Akelarrea dugu. Hemen ez da magia beltzik, sokak apurtzeko sua baizik. Inguratuz mantenduko dugu bizirik. Ongi etorri esklabuon festara, Behelainotan alperrik da maskara. Askatasun danborren lurrikara, Erre gintuen su berbera gara. Ongi etorri esklabuon festara, Behelainotan alperrik da maskara. Behin hil ginen, baina itzuli gara Erre gintuen su berbera gara. SUGARREN DANTZA INDEPENDENTZIARA
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak