Back&Stage: Vosotros si que sois gentuza!

2017-03-30
Matxismoa, arrazakeria eta klasismoa susatzen duten diskotekei egurra! Duela bi astea, Bilboko Back&Stage salako RRPPen(relaciones públicas) talde bateko konbertsazio baten pantallazo bat argitara atera zen. Bertan, Back&Stage-ko kide batek(arduraduna ziurrenik) zuzentarauak bidaltzen zizkien beste langileei. Azken zuzentarauak zera esaten zuen, “Cuidar mucho el perfil de las personas a las que vendéis(No moros, ni gentuza)”. Pantallazoa arin mugitu egin zen WhatsApp eta Twitterren. Bilboko Ernaitik publikoki jarrera arrazista hau salatzea erabaki genuen, eta Back&Stage-ek komunikatu bat atera zuen “difamazioen aurrean beharrezkoak ziren neurri legalak hartuko zituztelarekin” mehatxatuz. Argitara emandako komentario arrazistak Back&Stage salakoak zirela egiaztatu egin genuen. Beraz, Back&Stage salaren komunikatuak gezurra esaten du agindu hori beraien WhatsApp talde batetik ez zetorrela esatean. Badakigu ordea argitara eman den jarrera arrazista eta klasista hau oso ohikoak direla Bilbo eta Bilbo inguruko diskoteka eta eremu askotan. Leku hauetan bertan emakumearen gorputza erreklamo moduan saltzea ere oso ohikoa dela dakigun moduan. Ez ditugu jarrera arrazista, klasista eta matxista hauek onartuko, ez Back&Stage-n , eta ezta beste jai eremu edo gunetan ere. Horregatik, Bilboko gazteei gure jai giroan non kontsumitu eta non harremantzen garen hausnartzeko deia luzatzen diegu. Ez ditzagun diskriminazio arrazista eta balore matxistak eta klasistak bultzatzen dituzten establezimenduetan kontsumitu!
Banatu bideo hau
Kanala