Sanduzelaik errepidearen lurperatzea eskatu du berriz ere

2022-11-23
Nafarroa etorbideak Sanduzelai etorbidearekin duen biribilguneak, gero eta gehiago, bizilagunen bizitzarako jasanezinak diren hainbat arazo sortzen ditu: trafikoa, kutsadura, zarata, auzoaren eremu desberdinen arteko bereizketa eta irisgarritasun eza kezkagarria. Ekainean hainbat aurrekontu-aldaketa onartu ziren Udalbatzan, tartean 50.000 euroko partida bat biribilgunerako alternatiben azterketa baterako, baina Udalak ez du akordio hau bete, 15.000€-ko trafikoaren azterketa agindu baita. Auzotarrek konponbideak eta trafikoa lurperatzea eskatzeko kalera atera dira gaur, berriz ere.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak