Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko.
Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen:
https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/klara-badiola-zubillaga/
***
Parte Zaharrean jaioa. Ama Altzakoa zuen, Herrerakoa, eta aita donostiarra (aitaren aldeko amona Andoaingoa). Etxean euskaraz hitz egiten zuten arren, ikasketak gaztelaniaz egin zituen: San Bartolome moja-ikastetxera joan zen umetan. Ondoren Filologia Erromanikoa ikasi zuen Deustuko unibertsitatean. Irakasle lanetan hasi zen, baina antzerkigintzari heldu zion gero. Xaribari pailazo taldeko kide zen, eta Herri Irratian haurrentzako programa bat egiten ari zela, 1981ean "Segoviako ihesa" filmean parte hartzeko aukera izan zuen. Antzerti eskolan eman zuen izena, eta geroztik antzeztea izan du lanbide. Zinema, telebista zein antzerkia, denetik jorratu du, bere ibilbide oparoan. Aktore ezaguna da.